Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/02/13

Zine-klubean –Tiptoes- tituluko filma proiektatuko da

‘Mudo-Drogot Cinematografo’ taldeak otsaileko emanaldiekin aurrera jarraitzen du. Aste honetako saioan ‘Tiptoes’ tituluko filma proiektatuko da. Emanaldia Lobiano Kultur Gunean izango da, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Sarrera librea eta doan da. Luzemetraiak ordu eta erdi pasatxo irauten du (91 minutu). Mathew Bright da bere zuzendaria. Filma 2003. urtekoa da eta dramaren generoan txeratzen da. Obran parte hartzen duten aktoreen artean, besteak beste, ondokoak daude: Gary Oldman, Kate Beckinsale, Matthew Mcounaghey, Patricia Arquette, Peter Dinklage, David Alan Grier eta Debbie Lee Carringt.

Sinopsia

Steven altuera normala duen mutiko gaztea da, baina bere familiako kideak askoz ere txikiagoak dira. Stevenek Carol izeneko neskalaguna du eta horrek ez daki ezer familiaren egoera eta sekretuaren inguruan. Egun batean, Stevenen neba –Rolfe- haren etxera joaten da eta Carol ezagutzen du. Orduan jakiten du Carolek, bere ezkontidearen familiak gordetzen duen sekretua. Bikoteak familia edukitzea erabakitzen du eta Carol haurdun geratzen da. Orduan, hasiko dira bien mamuak, pentsatzen hasten baitira seme edo alaba horrek aitaren familiaren geneak Esar ditzakeela.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo