Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/02/08

Gorakada taldeak -Irudimeneko hiria- antzezlana aurkeztuko du

Gorakada talde bizkaitarrak haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar Ermua Zineman. Gorakadak bere azken muntaia dakar; “Irudimeneko hiria” izenekoa. Ikuskizuna arratsaldeko bostetan hasiko da. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko honetako programazioaren barne kokatzen da. Sarrerak 3 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da 4 urtetik aurrerako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat. Emanaldia euskaraz egingo da.

Sinopsia

Hiriak mugimenduan daude une oro, etengabean. Beste leku oso ezberdinetatik etorritako gero eta jende gehiago erakartzen dute horiek. Eta jaotrri ezberdineko jende horrekin, beste kultura eta bizitzeko modu batzuk datozkigu; baita ere bizitza ikusi eta ulertzeko modu anitzak eta ezberdinak. Horrekin guzti horrekin batera, bestela ohitura, eta literatura nahiz ipuin mota diferenteak sartuko zaizkigu. Irudimeneko hiri honetan toki oso anitzetako ipuin tradizionalak elkartu eta biziko dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo