Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/02/08

ONA txartelak izapidetzeko kanpainak hautsi egin ditu aurreikuspen baikorrenak ere

Udal honek azken bi hilabete eta erdian osasun txartel elektroniko berria herritarren artean zabaltzeko gauzatu duen kanpaina berezia arrakastatsua suertatu da. Kanpainari amaiera eman zitzaion urtarrilaren 31n eta egun horretara arte, Ermutik 4123 eskabide izapidatu dira, txartela eskuratzeko. Izapidatutako guztietatik, 2500 bat jaso eta herritarrei banatu zaizkie dagoeneko. Gainerakoak emititzen eta prestatze prozesuan daude eta otsailean zehar banatuko dira. Udalaren kanpaina berezi honi aitxikita, ONA txartela eskatu duten guztiek, opari gisa txartel irakurgailu bana, ordenagailuari USB bidez konektatzekoa, jaso edo jasoko dute doan. Opari hori gure Udalbatzarrak ordaindu du eta horren bidez bere esker ona dierazi nahi izan die herritarrei, teknologi berr eta administrazio elektronikoaren bideari besoak ireki izanagatik.

Udaleko modernizazio atala osatzen duen taldea oso gustura agertu da kanpainaren nondik-norakoarekin eta baita emaitzarekin ere bai. Atalak zuen jomuga herriko biztanlegoaren %25era zen. Nolanahi ere, datuek aditzera ematen dutenek helburua luze bete da, biztanleriaren laurden hori baino askoz gehiago lortu da. Izan ere, kanpainan parte har zezaketen bakarrik 16 urtetik gorako pertsonek. Ermuan, Erroldaturik 16.361 pertsona bizi garren arren, hamasei urtetik gorakoek 14.258 gara eta hortaz, zenbaki hori da kontutan hartu beharreko erreferentzia. Hori horrela, zenbakiok, portzentaietan emanda, esan dezakegu, ermuarren ia %29 jada baduela edota, datozen egunetan izango duela ONA osasun txartel elektroniko berria. Kanpaina honen barne beren eskabidea bideratu dutenek ‘Abiapuntu’ izeneko bulegora joan daitezke beren ONA jasotzera, baldin eta hori ailegatu izanaren SMS mezua eta txartela erabiltzeko kodeak etxeko postontzian jaso badituzte. Abiapuntu bulegoak Komentukua kaletik du sarrera eta irekita dago goizeko 8etatik iluntzeko 8etara bitartean, etenik gabe.

Kzguneak lekukoa hartu du. Bertan txartelak izapidatu eta horiek erabiltzen ikasteko ikastaroak daude

Herriko Kzgunea zentroak , Eusko Jaurlaritzarena, lekukoa hartu du. Bertan txartelak izapidatzen dituzte eta, are gehiago, horiek erabiltzen ikasteko ikastaroak ematen ere hasi dira. Hortaz, oraindik, baten bat ONA txartela eskatzeko interesaturik balego, zerbitzuko bulegora joan daiteke, Teresa Murga eraiknaren 2. solairuan eta udal liburutegiaren gainean dagoena. Ermuko Kzgunea zabalik dago goizeko 9etatik eguerdiko ordu 2ak bitartean eta arratsaldez, lauretatik 8etara.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo