Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/02/07

Baleta ikuskizuna izango gaur Ermua Zineman

Biarritz junior 3 izeneko balletak dantza emanaldia eskainiko du gaur Ermua Zineman, gaueko harrak eta laurdenetan. Jaialdia udal kulttura sailak antolatu du eta sarrerak 8 euro balio du. Taldea osatzen dute ‘Dantzaz elkarteko’ eta ‘Ballet Biarritz-eko’ dantzariek. Formazio biak elkartu egin dira, euskal instituzioen laguntzarei esker, konpainia gazte honen hirugarren fase honetako proiektua bultzatu eta sendotzeko helburuarekin. Sarrerak aldez aurretik eta biharko ordu biak bitartean, udal kultura sailaren bulegoetan eskuratu ahal izango dira. Osterantzean, sarreran bertan, ikuskizunari hasiera eman aurretik.

Ikuskizuna oso ona da, ordu bete irauten du eta denbora horretan hamar dantzariek duten onena emango dute.

Hiru koreografia eta ikuskizun borobil eta bakarra

Thierry Malandainek sortu ditu hiru koreografiok, Éric Satie, Brahms eta Bretainiako musiketan oinarrituta. "Gnossiennes": 2000 urtean sortua Québeceko ballet gaztearentzat, ballet honek dantza barra bat kokatzen du agertokiaren erdian, eta dantzariak akrobata hegodun bihurtzen dira. "Blé noir": ipuin erako duoa.

Ikuskizuneko argazkia duzue hau, non dantzan jarduten duten dantzarietako bi lanean dauden

Gezurra. Neska ezkongai baten istorioa. Hilobira erakartzen ditu senargaiak, engainu bidez, haiekin ezkondu ordez. "Danse qu'on croise": antzinako saloi eta kafetegietako giroa birsortuz, Johannes Brahmsen "Dantza hungariarrek" paradoxiazko egoerak berpizten dituzte, "dantza areto" batean bezala. Testuingurua arraroa bada ere, musikak jatorrizko asmoa gorde du, eta gozatzera eta ondo pasatzera gonbidatzen ditu dantzariak.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo