Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/02/07

Liburutegiak haurren eremua eta horiei zuzendutako zerbitzua sendotu ditu

Udal liburutegiak bere ordutegi eta zerbitzuak eskarira eta beharrtera egokitu ditu, urte berriaren sarrerarekin batera. Sendotu dituen atentzio eremuak eskari gehien dutenak edo baliabideak urri geratzen ari zirenak izan dira. Aldaketa horien ondorioz, indartuen suertatu den atala haur liburutegia izan da.

Hori horrela, astelehen, astearte eta asteazkenetan langile bat espresuki haurrentzako eremuan dago, laguntza eta aholkularitza lanetan. Honek horretan dihardu arratsaldeko lau eta erdietatik sei eta erdietara bitartean, hala haurrei nahiz beraiekin datozenei atenditzeko. Bere lana informazio edo irakurgaien bila datozenei aholkuak eman, beren behar eta adinaren arabera. Horrez gain, gelan ordena mantentzeaz eta materialak eta, horietara heltzeko baldintza errazak izan daitezen lanean jarduten du. Laburbilduz, gela egokiro mantentzeaz, barne erabilera eta bizikidetza araudia gogoratzeaz eta erabiltzaileek planteatutako galderaz arduratzen da. Orain artean, haurren eremuko erabiltzaileek edozein gauzatarako leihatila orokorrera joan behar zuten. Aldiz, jada eta aurrerantzean, haurren eremuan bertan eskainiko zaie arreta zuzena.

Erabiltzaileen beharrei eta eskariari egokituz: 8.500 bisitari 2007an

Egindako egokitzapena errealitateari eta malgutasun irizpideei so eginez egin da, izan ere, liburutegiko haurren eremuan duen erabiltzaile kopurua oso handia baita. Iazko urtean, 2007an, 8500 erabiltzaile bertaratu dira zerbitzura. Taldeak bere tamaina eta ezaugarriengatik berezko atentzioa eskatzen du, bai haurrak eta baita beraiekin datozenek ere, ahozko arreta behar izaten baitute. Zerbitzua barnetik egokitzeko aldaketa bat edo beste egin da, eta horien artean, asteburuetako irekitze ordutegia atzeratzea izan da. Hortaz, asteburu eta jai egunetan zerbitzua arratsaldeko 5etatik iluntzeko 8etara bitartean izanen da zabalik.

Laburbilduz, zerbitzua egokituz eta baliabideak gehiago aprobetxatuz, liburutegiak eskaintzen duen zerbitzu kalitatearen maila igo nahi du, horretarako eskariari, erabiltzaileen kultur eta gizarte beharrizanei moldatuz bada ere. Etengabeko hobekuntza eta ebaluaketa, gure udal liburutegi honen eguneroko zeregina ere badirelako.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo