Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/02/06

UKEk bazkideak egiteko kanpaina abiarazi du

Udal Kirol Erakundeak (UKEk) hbazkideak egiteko kanpaina abiarazi du. Erakundeak kiroldegia ezagutzera emateko kanpaina diseinatu du, zeinak opariak, doako entrenaldiak eta zozketak aurresikuten dituen. Kanpaina horrek “Urtea hasi da. Sasoi onean jarri” leloa darama. Erakundeak koloretako bi orriko elebiduna kaleratu du, zeina datozen egunetan herriko etxeen buzoietan banatuko den. Orri horretan esaten denez, sasoi fisikoa hobetzeko; osasuna hobetzeko eta kirol ariketa egin eta dibertitzeko lekurik onena udal kiroldegia da: Zatoz ezagutzera! Urte berriaren hasierarekin guztiok izan ditugu gehiago zaintzeko asmoak, baina urtarrila bukatu eta oraindik hasi ez gareneontzat, oraintxe dugu aukera Aste Santua heldu bitartean.

iPodNanoak, pultsometroak, mp3 erreproduktoreak eta giltzatakoak

Kiroldegiak instalazio moderno eta ondo zaindutakoak ditu; bertan profesionalen aholkularitza dago, modalitate eta ikastaro aukera anitza eta zabala, makineriarik berri eta punta-puntakoa; sauna, Turkiar bainua, UVA izpidun kabina, masaje zerbitzua eta kafetegia. Otsaila honetan abonatu egiten direnek elektronikako artikuluen zozketan parte hartuko dute. Produktu horien artean, Apple etxeko.2 iPodNano daude, 4 Gigabytekoak; 2 pultsometro eta mp3 lau erreproduktore, bakoitza 2 Gigabytekoa. Jada, abonatuak garenak ere zozketan parte hartu ahal izango dugu, lagunen bat bazide egitera eramaten baldin badugu. Horrez gain, instalazioa edo barnean gauzatzen diren kirol eta entrenamendu programak ezagutu nahi dituztenek, saio batera doan eta konpromezurik gabe joateko aukera izanen dute. Eta probatzera animatzen direnei, gutxi balitz, giltzatako bana oparituko zaie.

Kanpainaren orriapdf formatoan ikusi ahal izateko, eragin beheragoko informazio gehiagoren atalaren gainean.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo