Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/02/06

-Después de la boda- filmak hasiera emango otsaileko zine-klubari

‘Mudo-Drogot Cinematografo’ taldeak hasiera emango dio bihar otsaileko emanaldien zikloari. Aste honetako saioan ‘Despues de la boda’ filma proiektatuko da. Emanaldia Lobiano Kultur Gunean izango da, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Sarrera librea eta doan da. Luzemetraiak bi ordu pasatxo irauten du (122 minutu). Sussane Bier andrea da bere zuzendaria. Filma 2006. urtekoa da eta dramaren generoan txeratzen da. Obran parte hartzen duten aktoreen artean, besteak beste, ondokoak daude: Mads Ikkelsen, Sidse Babett Knudsen, Rolf Lassgard. Filma Oscar sarietarako nominaturik izan zen iaz, ingelesezkoak ez diren filmeen atalean.

Sinopsia

Jacob Indian umezurtz-etxe bat zuzentzen duen gizona da. Honek bere bizitza eman du Indiako kaleetan bizi diren ume txiroei laguntzen. Umezurtz-etxea ixtear dagoenean laguntza eskaintza arraroa jasotzen du. Danimarkako negozio-gizonak, Jorgenek, lau milioi dolar eskaintzen dizkio, baldin eta Dinamarkara joan eta bere alabaren ezkontzan parte hartzen badu. Ezkontzak iraganaren eta etorkizunaren arteko zubi kritikoan bihurtuko da, Jacobek zer egin behar duen edo ez erabaki zailaren aurrean jarriko duelarik.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo