Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/02/01

Giro ona eta partaidetza handia -Eguen Zuri- egunean eta oilarraren jokoan

Girotsua eta alaia suertatu zen atzoko ‘Eguen Zuri’ eguna Ermuan. Orbe Kardinalaren plaza herritarrez eta ikaslez bete zen, batzuk ikuskizuna jarraitzeko eta besteek hartan parte hartzeko. Eguraldia lagun izan genuen eta, arratsalde hotza izan arren, ateri egon baitzen. Oilarraren jokoa ordu bete pasatxo iraun zuen, parte hartzaileei ez zitzaielako askorik kostatu saskira arte ailegatzea. Oilarra ukitu zuen jokatzea atera zen lehen ikaslea, eta ukitu ere ziztu bizian.Bigarren irabazlea, berrogeita bost minutu beranduagora arte ez zen iritsi kaxara. Hirugarren eta azkenak ere, bere bidea laster bete zuen, plaza zuzen zuzenean zeharkatuz. Irabazleek sari moduan zeramikako oilar eta eskola materiala erosteko 30 euroko bale bana eskuratu zuten.

Saritutakoen zerrenda

Gaurko ostiral mehe honetan, Ermuan ‘Hartza Eguna’ ospatuko dugu. Euskal Birusa taldeak berreskuratu zuen ekimen honetan, betiko legez, Guillermo Bengoetxea ‘Txindurri’ren kopla eta bertsoak kantatuko dira. Kalejira arratsaldeko seietan hasiko da plazan. Ekimenaren antolaketan herriko ikastetxeek eta euskaltegiek parte hartzen dute, Alboka musika eskolarekin batera.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo