Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/31

Bonbillen banaketak oso harrera ona izan du herritarren artean

Energiaren Euskal Erakundeak (EEEk) kontsumo baxuko bonbillak herritarren artean banatzen dihardu gaurkoan. Ekimenak gure udaleko Ingurune sailaren laguntza eta babesa du. Ekimena arrakastatsua suertatu da, goizean bakarrik bostehun pertsona pasa baitira bonbilla jasotzera. Udal Ingurune alorreko kolaboratzailea den Jose Fran Cidek ekimena aurkeztu die bertaratutakoei eta ingurunea zaintzeak planetarentzat dakartzan hainbat onura azalduz. Honen esanetan, bonbilla bat eraginkorragoa den beste bategatik aldatzeak bezalako erabakiak, mesede handia egiten dio ingurugiroari, CO2eko isurketak gutxitzen baititu.

Gaurkoan banatzen ari diren bonbillak 15 wattio dute, ohikoetan 75Wkoen parekoak direnak, nahiz eta horien kontsumoa %80 gutxiago izan argi kantitate berbera emanez. Horrelako bonbilla berri bakoitzak, bataz beste, zerura klima aldaketako erantzule nagusia den CO2 gasaren tona bat isurtzea ekiditen du bere bizitza erabilgarri osoan zehar. Horrelako bonbilla batek pizturik 8000 mila ordu irauten du,hortaz, ohikoek baino zortzi aldiz gehiago irauten dute.

Erakunde horretako langile eta laguntzaileek ohiko haridun bonbillak kontsumo baxuko zazpiehun unitaterengatik trukatuko dituzte egun osoan zehar. Ekimena Zubiaurre eta Erdikokale kaleak bat egiten duten lekuan egingo da, Herga tabernaren ondoan, goizeko hamarrak eta erdietatik arratsaldeko ordu bat eta erdiak bitartean. Arratsaldez, lauretatik seietara bitartean, falta diren berrehunak bantuko dira, guztiak agortu artean.

EEEk ekarritako ibilgailutik bonbillak jaso izan dituzten hainbat pertsona ikus daitezke argazkian Bonbillak jasotzeko ilara antolatu da, goizean jende pila bildu izan delako


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo