Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/31

Eguen zuriko oilarrak hasiera emango gaur inauteriei

Aurtengo inauteriei hasiera emango zaie gaur Ermuan. Eguneko protagonista, ezbairik gabe, ume eta gazteak izango dira. Jarduerei arratsaldeko hiruretan emango zaie hasiera. Gaur, ‘Eguen Zuri’ eguna izanik eta tradizioaren legez, ‘oilarraren jokoa’ jokatuko da herriko plazan. Joko horretan parte hartuko dute herriko ikastetxeetako hainbat ikaslek, atera behar dutenek zozketa bidez aukeratzen dira aldez aurretik izena eman dutenen artetik. Parte hartzaileek plaza zeharkatu beharko dute saria gordetzen duen egurrezko kaxaren bila, begiak estalita dituztela, ikusleek ematen dizkioten jarraibideetan eta musikan oinarriturik. Azken urteetan bezala, aurtengoan ere ez da animalia bizirik erabiliko.Jarraian, haurrentzako diskoteka egingo da.

Bihar, ‘Hartza Eguna’

Biharkoan, ‘bariku mehe egunez’ egitarauak aurrera egingo du. Eguna Euskal Birusa elkartean bultzatu eta antolatzen duen ‘Hartzari’ dedikatuko zaio. Ekitaldi horren antolakuntzan ondoren zerrendatzen direnek parte hartzen dute: Anaitasuna ikastola eta institutua, Eskolabarri, herriko Kaltxango eta udal euskaltegiek eta Deba Beheko Bertso Eskola eta Alboka Musika Eskola. Talde horietako kideek kalejiran aterako dira, arratsaldeko seiak geroztik. Kalejiran ohiko legez plazatik abiatuko da, animalia harrapatu ondorengo eta Guillermo Bengoetxea, ‘Txindurri’, zenak idatzitako koplak kantatuko dira kalerik kale.

Asteartean, ACHE Pololaz mozorrotuko eta merkatu plazan gaztelua eta terroreko pertsonaiez

Aurtengoan ere, egun nagusia Ermuan datorren asteartekoa izango da. Prestakuntza lanakjada oso aurreratuta daude. Herriko Merkatari eta Ostalarien elkartea herriko jaietako ‘Polola’ pertsonaiaz mozorrotuko da, ekitaldiei goizean goizetik hasiera emanez kalejirarekin. Udal merkatuko merkatariek berriz, eraikina gaztelu gisa dekoratuko dute eta haiek terrorezko pertsonai gisa jantziko dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo