Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/30

ONCE erakundeak beste salmenta kioskoa jarri du Diputazio kalean

Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalak (ONCEk) salmenta kiosko berria jarri du gaur gure udalerrian. Hainbat langilek kiosko berria garraiatu eta jarri dute gaur goizean, zeina laster funtzionamenduan jarriko den. Salmenta kiosko berri hori Diputazio kalean jarri da, kalearen ertz biak lotzen dituen oinezkoen pasabidearen ondoan. Hau da, Merkatu plaza eta Villa Ermua taberna ohia lotzen diren puntuan. ONCE erakundeak Eibarren duen agentziako arduraduna, Conchi de la Fuente andrea, bertan izan da, instalazio lanak ikuskatzen.

Kupoiaren salmenta puntu berri honekin, ONCEk Ermuan hiru kiosko izango ditu. Beste biak Zubiaurre kalean –Torrekua plazan- eta San Pelaio kaleetan daude. Azken hori udal merkatuaren sarreraren ondoan, hain zuzen ere.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo