Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/29

-Nahita- aldizkariaren aurtengo lehen alea indarberriturik datorkigu

‘Nahita’ aldizkariaren aurtengo lehen alea, jada kalean dago. Aukera Berdintasunerako udal sailak argitaratzen duen aldizkaria indarberriturik dator. 2008ko lehen alearen lehen orria albiste laburrak biltzen ditu, horren ondoren editoriala dator eta jarraian, gure gizarteko maskulinotasun kontzeptuaren inguruko erreportajea. Gaia luze aztertzen da eta horregatik orrialderik gehienak hartzen ditu. Bere titulua ondorengo hau da: Maskulinotasun ezberdina: ausartu zaitez gizon bazara! Izan ere, Emakumearen Topaguneak rolen inguruko hausnarketa sakona plazaratu nahi dio gizarte osoari eta, baita ere, guri gizonoi. Emakumearen Topagunea Berdintasunaren alorreko ikurra da, non ikastaro, ekintza eta ekimen ia gehienak gauzatzen diren. Bertan egiten diren gauzak eta bertako azpiegiturak eta zerbitzu horiek guretzat ere, -gizonontzat eskura ditugu-, parte hartzerik nahi badugu behintzat.

Ale honek berrikuntza gisa, argazki-inkesta bat dakar. Horren atzean, umore ukitua dakarkigun atala dator. Hau bikotearen barruko harremanak hobetzeko posturak titulatzen da. Emakumearen Euskal Erakundeak –Emakundek- egin eta argitaratutako foiletotik hartutako marrazki eta testuak eskaintzen dizkigu, etxeko eta familiaren zaintza lanetan gizonaren inplikazioa handitzeko aldarrikatzen dutenak, berdintasuna jomuga izanik eta horren ikuspuntutik landuz. Kontrazalak jabekuntza eskolako eta formaziorako eta partaidetzarako ikastaro eta ekintzen berri dakarkigu.

Aldizkaria udal bulegoetan eta herriko beste hainbat zerbitzutan banatuko da, osasun zentroan kasurako. Horrez gain, nahi duten interesdunek Emakumearen Topagunean bertan harpidetu daitezke, hurrengo aleak etxeko postontzian jaso ahal izateko. Guk aldizkariaren formatu elektronikoa eskaintzen dugu, pdf formatuan. Hori ikusi ahal izateko, eragin beheko informazio gehiagoko atalaren gainean.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo