Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/29

Eusko Legebiltzarraren autobus ibiltaria Ermuan izango da ostegun eta ostiralean

Ermuarrek Eusko Legebiltzarraren funtzio eta jardueren berri zehatza jakiteko aukera izango dugu aste honetan. Hori guztia, herritik atera gabe eta ikus-entzunezko baliabide teknologikoen bitartez. Erakundea herritarren artean bere egitekoak, jarduna eta funtzionatzeko eta parte hartzeko moduak azaltzeko kanpaina abiarazi zuen iazko udaberrian. Legebiltzarrak eskaintzen dituen zerbitzuen eta baliabideen berri ere eman nahi du, horiei esker, posible baita, erakundeak egiten duen guztia zuzenean eta etengabe ezagutzea, eta horren eginkizunen inguruan galderak eta proposamenak egitea. Horretarako, ‘Parlamauto’’ izeneko autobus bat darabil herririk herri autonomia erkidegoaren barna. Autobus hori Ermura etorriko zaigu aste honetako ostegun eta ostiralean. Ibilgailua Orbe Kardinalaren plazan jarriko da. Horretara sartu ahal izango dute herritarrak eta kolektiboak. Autobusak goizeko eta arratsaldeko ordutegiak izango ditu. Goizez, bederatzietatik ordu 2etara bitartean eta arratsaldez, hiruretatik bost eta erdiak arte. Ekimena Euskadiko Udalerrien Elkartearen –Eudelen- laguntza eta babesaz dator.

Autobus horren barruan informazio-saioak egingo dira. Horietan, herritarroi erakutsiko zaigu nola lortu ahal dugun, zuzenean lortu ere, Legebiltzarrak ukitu eta guri interesatzen zaizkigun gaiei buruzko informazio guztia. Gainera, saio horietan herritarron parte hartzea errazteko antolatu diren mekanismo elektronikoak ere azalduko zaizkigu, hau da, nola har dezakegun parte, proposamena edo galderak zuzenean eginez.

Autobusa punta-puntako teknologiaz jantzita dago, interneterako satelite bidezko konexioarekin, hamasei ordenagailu, fideltasun goreneko ekipoa eta ikus-entzunezkoentzako pantailak ditu, besteak beste.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo