Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/28

Kirola eta familia-jokoak sustatzeko ikastaroaren baldintzak aldatu egin dira

Kirola eta familia-jokoak sustatzeko ikastaroaren baldintzak aldatu egin ditu udal kiroldegiak, erraztasun gehiago emateko xedez. Batetik, izena emateko epea otsailaren 13ra bitartean luzatu du. Bestetik, egokia ikusi du familiei erraztasunak ematea, izen-emateagatiko kuota modu samurragoan ordaindu dezaten. Hori horrela, izena ematen duten familiek une horretan 18,95 euroko kuota ordainduko dute eta, gainerakoa ordaintzeko ikastaroaren hiruhilekoa izango dute, hileko kopuru berbereko kuota bat ordainduz. Kiroldegian jada hainbat familiek izena emana dute. Arduradunek, aldaketa hauekin interesatu gehiago izango direla espero dute, taldea eratu eta ikastaroari ekiteko.

Proposamenak familia kideen arteko izaera soziala uztartu nahi du kirolarekin eta, horiek hobeto ezagutu daitezela ahalbideratzea. Ekimena Deustuko Unibertsitateko Psikologia Fakultatearekin lankidetzan egin da. Ikastaroari ‘Familia jolasa’ titulua jarri zaio. Ikastaroa hamabi saiotan gauzatuko da, otsailetik maiatzera bitarteko beste horrenbeste astetan zehar. Izen emateak otsailaren 13ra bitartean egin ahal izango dira kiroldegian bertan. Kiroldegiko abonatuak diren familiak (kideetako bat gutxienez) 75,80 euro ordainduko dute. Aldiz, kideetatik inor ez bada abonatu, familiak 110,10 euro ordaindu beharko ditu. Jarduera Belen Justek eta Gaizka Ariz teknikariek gidatu eta zuzenduko dituzte. Lehenengoa Jarduera Fisikoko Zientziatan Lizentziatua da eta bigarrena haur psikoterapiako aditua eta psikologian lizentziatua.

Kirolari lehiakortasunez erantsiz eta familia kideen arteko kohesiorako tresna

Ekimen honen helburuetako bat kirola lehiarekin edo gorputz zoragarri lortzeko ideiarekin apurtzea da. Kirola Kirola familiaren arteko kohesiorako tresna izan daitekeela zabaldu nahi da. Lehenengo esperientzia hau 6 urtetik 10era bitarteko seme-alabak dituzten familientzat egin da, adin horretan lantzen direlako pertsonalitatearen ezaugarriak”. Talde honekin aproba egingo da eta proposamenak harrera ona jasotzen badu, ondoren beste adin multzo batzuetako gazte eta familietara zabaltzea espero da.

Saioak ostiraletan egingo dira, arratsaldeko sei eta erdietatik zortzietara bitartean, kiroldegian bertan. Jolasen bidez gauzatuko da da, talde, lehia, tradizio, jolas eta kirol izaerako jolasen bidez, hain zuzen ere. Horrez gain, hezkuntza eta jolas jarduera gehiago ere proposatuko zaizkie parte hartzaileei uretan, musika erritmoarekin bat, edo psikomotrizitate eta erlaxazioaren bidez egiteko. Argibide gehiagorako, informazio gehiagoren atalean UKEk atera berri duen orria eskaintzen dugu.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo