Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/28

Udalbatzarra Osoko Bilkurara bilduko da asteazken eguerdian

Udalbatzarra aurtengo lehen Osoko Bilkurara bilduko da asteazken eguerdian. Bilerak ohiko izaera izango du eta hamabietarako deituta dago lehen deialdian. Eguneko gai-zerrenda zortzi puntuk osatzen dute. Lehenengoan, azaroko eta abenduko bilerei dagozkien aktak onartuko dira. Bigarrenean, I+E kalifika daitekeen enpresa sortzeko proiektu bat onartuko da, ‘Lau Anka’ izenekoa. Hirugarren eta laugarren puntuetan hirigintza gauzak jorratu eta onartuko dira. Lehen horretan, Hiri-ordenazioko Udal plan Orokorraren barruko 13. aldaketa “Izarra-2” izeneko 20. exekuzio unitatea mugatzeari buruzkoa da. Jarraian, 04 San Antonion E.Un jabari publikoko lurzati bat desafektatzeko espedienteari hasiera ematea onartuko da.

Bosgarren puntutik aurrera hainbat mozio aztertu eta erabakiko dira. Bosgarren horretan lehendakariak planteaturiko kontsultaren inguruan PP, PSOE eta EAJ-PNVk aurkeztu dituzten mozioak, hurrenez hurren, aztertu eta bozkatuko dira. Gai horren inguruan PSE-EE (PSOE) eta PP alderdien aurkeztu duten bigarren mozioa tratatuko da seigarrenean. Zazpigarrenean, Pertsonen autonomia suspertzeko Legearen inguruko informazio-kanpaina bat udalarekin bat egiteko eskatuz PP alderdiak Foru Aldundiari zuzendutako mozioaren inguruan erabakiko da. Azken puntua, eskari_galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, eragin azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo