Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/26

Kontsumo baxuko bonbillak banatuko zaizkie herritarrei ostegunean

Energiaren Euskal Erakundeak (EEEk) kontsumo baxuko bonbillak banatuko dizkie herritarrei datorren ostegunean. Ekimenak gure udalaren Ingurune sailaren laguntza eta babesa du. Erakunde horretako langile eta laguntzaileek ohiko haridun bonbillak kontsumo baxuko seirehun unitaterengatik trukatuko dituzte egun osoan zehar. Ekimena Zubiaurre eta Erdikokale kaleak bat egiten duten lekuan egingo da, Herga tabernaren ondoan, goizeko hamarrak eta erdietatik arratsaldeko ordu bat eta erdiak bitartean. Eta arratsaldez, lauretatik sei etara bitartean, edo agortu artean.

Klima aldaketari aurre egiteko, nazioarteko ekimen politiko sakonak ezinbestekoak badira, gutariko bakoitzak etxean egin ditzakegun gauza errazak ere behar beharrezkoak dira. Esaterako, betiko bonbillak kontsumo gutxikoengatik trukatzea. Hori da hain zuzen ere ekimenaren helburua, herritarrok etxean ditugun betiko bonbillak alde betera utzi eta eragingarriago eta kontsumo gutxiagokoak erabiltzen has gaitezela. Horiek erabilita, klimari eragiten zaion inpaktua gutxitu egiten da.

Aldaketa klimatikoaren aurkako oparia

Ostegunean banatuko diren bonbillak 15 wattio izango dute, ohikoetan 75Wkoen parekoak direnak, nahiz eta horien kontsumoa %80 gutxiago izan argi kantitate berbera emanez. Horrelako bonbilla berri bakoitzak, bataz beste, zerura klima aldaketako erantzule nagusia den CO2 gasaren tona bat isurtzea ekiditen du bere bizitza erabilgarri osoan zehar. Horrelako bonbilla batek pizturik 8000 mila ordu irauten du,hortaz, ohikoek baino zortzi aldiz gehiago irauten dute.

Ermuan seirehun bonbilla banatuko dira. Kopuru hori banatutakoan amaitutzat emango da jarduera. Bonbilla bana emango zaio pertsona bakoitzari, interesdunak NANa aurkeztu ondoren. EEEren ekimen honek, Industria Ministerioaren Dibertsifikaziorako eta Energia Aurrezteko Institutuko babesa jaso du. EVEk aditzera eman duenez kanpina hau euskal herriko 32 herrietan egingo da, horietan 20.000 unitate banatuko direlarik.

Helburuak bat datoz udalerriaren jasangarritasunerako jarduera planarekin

Gure udala konprometiturik dago TokiAgenda21 ekimenarekin eta udalerriaren jasangarritasunerako jarduera planarekin. Azken hori iaz onartu zuen, 2006ko martxoaren 13an eginiko bilkuran. Aipatu jarduera planean ondoko lan ildoak jasotzen dira:


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo