Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/25

Herriko Kzguneak sinadura digitalari buruzko ikastaroei hasiera emango die

Ermuko Kzguneak sinadura elektronikoari eta horren erabilerari buruzko ikastaroak programatu ditu otsailerako. Hemendik aurrera, hilero egingo dira horrelako ikastaroak herritarren artean eskaria mantentzen den bitartean, herri-erabilera anitzak dituen ONA osasun txartel elektroniko berria herritarrei banatu baitzaie. Ikastarook bi ordutakoak eta trinkoak izango dira. Izen-emate epea zabalik dago eta interesatuek horretarako Kzgunera bertara –Teresa Murga ikastetxe ohiko eraikinaren 2. solairura- joan behar dira. Kzguneko lankideek interesatuen izen-abizenak hartu eta zerrendak osatuko dituzte. Ikastaroak hasi baino lau egun lehenago, Kzguneak interesdun horiei dei egingo die horien behar izanen arabera taldeak osatzeko ordutegietara egokituz. Ikastaroak doan dira.

Sinadura elektronikoari buruzko ikastaroaren ezaugarriak

Ikastaro horretan sinadura elektronikoaren inguruko ezaugarrik oinarrikoenak landuko dira. Hots; sinadura zertan datzan, bere erabilerak eta erabileraren prozesua nola gauzatu, eta abar. Horretan, ‘Izenpe’, Euskadiko entitate ziurtatzaile ofiziala den sozietatea aurkeztuko da. Sozietatea zer den eta bere egitekoak eta baita ere luzatzen dituen txartelak zeintzuk diren eta nola erabiltzen diren horiek. Izenpek hiritar eta enpresentzat eskaintzen dizkigun txartel ezberdinak aztertuko da. Horien artean, herri-erabilera anitzak dituen ONA osasun txartel elektroniko berria dago eta hori erabiltzen irakatsiko zaie parte hartzaileei.

Ermuan otsailerako programatu diren ikastaroen egun-orduak

Gure herrian otsailerako programatu diren ikastaroen egun-orduak onodko hauek dira:

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo