Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/25

-Ermua kantuan- ekimenaren saio berri bat egingo bihar

Euskal Birusa Euskara elkarteak "Ermuan Kantuan" izeneko egitasmoa garatu du, kantua bera eta kantu zaletasuna sustatzeko helburua duen ekimena dugu. Honen bitartez antzinako zein gaur egungo kantuen inguruan, adin guztietako ermuarrak kalean bildu eta une gozagarriak pasatzeko aukera eskaini nahi da. Abestiak, kulturaren beste zenbait arlok bezala, hizkuntzaren transmisioan duten garrantzia ukaezina da. Zentzu honetan, Euskal Birusa Kulrtu elkarteak beste ekarpen berri bat egin du kultura parte-hartzailea bultzatuz, gure herriko kaleak alaitu eta ermuarren arteko harremanak sendotzeko.

Kultur proposamen honen helburuak oso agerikoak dira. alde batetik, lagun artean kantatzeko ohitura berreskuratzea eta bestetik, ohitura hori eta horren inguruan sortzen diren harremanak ermuarren artean euskararen erabilera areagotzeko erabiltzea. Agerikoak diren helburu nagusi horiez gain, "Ermuan kantuan" ekimenak, aukera emango du denontzako onuragarriak izango diren beste zenbait arlo indartzeko. Hala nola, belaunaldien arteko harremanak, kultur-ondarearen kontserbazioa, komunitatekide sentimendua, kultura parte-hartzailea, ekimen kolektiboen balioa, kaleetako bizitasuna, kultura eta pertsonaren sozializazioa.

Aurreko hileetan egin zen bezala, aurten ere aurrez aukeraturiko larunbat eguerdiz, kalerik kale, taldeka abestera gonbidatzen ditu herritarrak. Ordu eta erdiz, 12:30etatik 14:00etara, abestea gustuko izatea komunean duten ermuarrak, soinujole pare batez lagundurik, herriko kaleetan ibiliko dira, hainbat lekutan geldialdiak egin eta zenbat kantu abestuz. Hau laguntzeko "Ermuan Kantuan" kantu liburuxka argitaratu dute. Liburu honetan 70 bat kanta ezagun biltzen dira eta horietarikoak dira kalez kale hilean behin abesten direnak. Urteko lehen hitzordua larunbat honetan izango da 12:30etan, Orbe kardinalaren plazan.

Ermua kantuaren ekimeneko azken deialdian bildu eta parte hartu zuten herritarren argazkia


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo