Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/25

ONA txartela: azken egunak izapidatzeko

Ermuarren artean herri-erabilera anitzak dituen ONA osasun txartel elektroniko berria hedatzeko kanpaina amaitzear dago. Urtarrileko azken lau egunak besterik ez zaizkigu geratzen, datorren astekoak hain zuzen ere. Kanapina horri amaiera emango zaio betirako datorren urtarrilaren 31n, ostegunez. Kanpainak hiru hilabete iraun ditu. Ermua herria ONA txartela zabaltzen aitzindarietako bat izan da. Denbora horretan hamasei urtetik gorako 3600 biztanlek egin dute txartel berri eskuratzeko eskaria. Oraindik orain, lau jardunaldi geratzen diren arren udal honek biztanleriaren %25era zabaltzeko zuen helburua lortzutzat ematen da. Ermuko Errolda egun 16400 biztanlekoa bada ere, horiek guztiak ez dute gutxienezko 16 urte beteta. Aldiz, txartela eskatu duten gainerako guztiek baldintza hori betetzen dute eta osasun txartela ere bazuten.

Otsailean udalak aldez aurretik izapidatutako txartelak besterik ez ditu banatuko

Otsailean udalak ez du txartel berririk izapidatuko, bakarrik kanpaina garaian egindakoak banatzera mugatuko delarik. Ordutik aurrera ONA txartela herriko Kzgunean eskatu eta jaso beharko da. Kzgunea Ermua Teresa Murga eraikinaren bigarren saolairuan dago, udal liburutegiaren gainean, hain zuzen ere. Kanpainari amaiera emateak, udalak herritarrei oparitu izan dien txartel elektronikoen irakurgailua banaketa bertan behera uztea ekarriko du. Irakurgailu hori gure udalak finantzatu izan du, eta teknologia berriekin bat egin eta txartela lortu nahi izan duten guztientzat izan delarik.

Administrazioen arteko lankidetza: Izenpe, OMA eta udala

Bukatzear dagoen txartelak hedatzeko ekimen hori Ermuan gauzatzea posible izan da hiru adnministrazioen indarrak batu eta lankidetzan jardun izan dugulako. Administrazio horiek ondokoak izan dira: Izenpe, Euskadiko entitate ziurtatzailea, Administrazioa Modernizatzeko Bulegoa (OMA), Eusko Jaurlaritzarena, eta bertako udala.

Txartelak udaletxe ondoan dagoen ‘Abiapuntu izeneko bulego berrian jaso behar dira. Bulego hori apaizen etxabean dago, Valdespina Markesaren eta Komentukua kaleen artean eta bere sarrera, azken horretatik du. Bulegoa zabalik dago goizeko 8etatik iluntzero zortzietara jarraian, etenik gabe. Bulego horretan oraindik ere aukera dago txartela eskatzeko eta baita ere, Lobiano Kultur Gunean eta udal Liburutegian. Hori bai, datorren ostegunak 31ra bitartean, gehienez ere.

Erlazionatuta dauden berriak:


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo