Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/24

-In mulieribus-, Mila Bretonen margo erakusketa ikusgai Lobianon

Milagros Breton atistak Lobianora ekarri ditu -In Mulieribus- (emakume guztien artean) tituluko margo lanak ikusgai jartzeko. Breton Gasteizko Arte Ofizioen Eskolako irakaslea da, alor grafikoa eta plastikoa irakasten dituenak. Honek ekarritako lan bilduma serie berezi bat da, emakume bital, positibo, borrokalari, langile eta umore oneko eta azkarrari dedikatu dioena. Autoreak horrela azaltzen du bere amamatariko baten profila. Horren esanetan, bere amama hori anonimoak diren beste asko bezalaxe mundu honetatik pasa dira “gauzak onartzen eta erreakzionatzen; ez dute inoiz jarrera pasiborik agertu ez eta amorerik eman, bizitzak planteatu zizkien erronka eta betebeharrei, aurre egin izan diete beti modu ausart eta esku zabal batean.

Bilduman hogeita bi koadro ekarri ditu, batzuk tamaina txikikoak eta beste batzuk ertainak. Lana honekin bereziki bere amamak eta, oro har, horien belaunaldiko emakume guztiak, omendu nahi izan ditu, “guztia eman baitute ezeren edo ia ezeren truke”. Koadroetan gauza ezberdinak egiten dauden emakumeak ikus ditzakegu. Horiek, Espeinia eta Portugaletik egindako bidaietan ateratako argazkietan dute ben oinarria. Bidaiotan, Milagrosek emakume horiekiko zuen lotura emozionalaz jabetu zen. Hori horrela, emakume multzo hori ikono sakratuan bihurtzeko erabakia hartu zuen, miretsiak izan zitezen. Hori adierazi ahal izateko, kolorea modu sinbolikoan erabiltzeko erabakia hartu zuen. Horrela, koadroek gauza ezberdinak adierazten badituzte ere, pintatzerakoan erabilitako teknika berbera da kasu guztietan, baita euskarriak eta koloreak ere (fondoak urre-kolorekoak eta horren gainean pintura gorria erabiliz marrrazkiak egiteko).

Tituluak dioenez, zentzu bikoitza izan du: batetik taldearen beneragarritasuna indartzea, izan ere tituluan jarritako latinezko hitzak “otoitz batekoak” direla dio. Bestalde, andrazko horiek egindako lan mardula, isil eta etengabea, azpimarratu nahi izan du. Erakusketa urtarrilaren 30era bitartean mantenduko da. Erakusketa ohiko ordutegian bisitatu daiteke; astelehenetik ostiralera arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean. Larunbat eta igandeetan berriz, goizez 12etatik ordu 2etara eta arratsaldez, 6etatik 8etara.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo