Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/23

Berdintasunaren alde dauden gizonentzako tailerra

Aukera Berdintasunaren udal sailak gizonontzako tailer propio bat antolatu du. Tailerrari ‘Berdintasunaren aldeko gizonak’ izenburua jarri zaio. Tailer hori datorren urtarrilaren 30ean hasiko da eta asteazkenero gauzatuko, arratsaldeko sei eta erdietatik bederatzietara bitartean. Ikastaroa Emakumearen Topalekuaren egoitzan bertan egingo da, hogei orduko luzera hartuko duelarik. Tailer horren begirale edo arduraduna, Ibon Arrizabalaga hernaniarra izango da. Hau Hernaniko berdintasunaren alde dauden gizon taldeko kidea da. Izen-emate epea jada zabalik dago eta interesdunek argibide gehiago edo legua gorde dezakete zerbitzuaren bulegoetan (Izelaieta, 12), bertako 943-171030 telefonoan edo casadelamujer@udalermua.net. helbide elektronikoan. Izen emateak 5 euro balio du.

Tailerrak dituen helburuak ondorengo hauek dira: eredu maskulino tradizionalaren inguruan eztabaidatzea eta eredu horrek, hala gizonezko nola emakumezkoentzat, dituen ondorioak aztertzea. Gizonezkoek sexismoaren barruan eta sexismoari aurre egiterakoan duten zereginari buruz hausnartzea. Eta harreman igualitarioagoak, bai euren artean eta baita emakumeekiko ere, nahi dituzten gizonen arteko elkartrukaketarako esparrua eskaintzea.

Ibon Arrizabalagak hitzaldia emango du gaur Ermuan

Ibon Arrizabalaga hernaniarrak hitzaldia emango du gaur arratsaldean Emakumearen Topalekuan, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Hitzaldia benetako berdintasunaren alde dauden gizon taldeen adibide eta zergatiak azaltzen saiatuko da. Ekitaldi hori, datorren hilerako prestatu den ikastaro aurkezteko izango da. Sarrera dohainik.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo