Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/22

ONA txartelen banaketa bizi-bizi aurrera doa

Osasun txartel digital berria Ermuko herritarren artean hedatzeko ekimena bizi-bizi aurrera doa. Gure udalean orain artean 3400 pertsonek txartel hori lortzeko eskaria egin eta hori bideratu dute. Ekimena azaroan abian jarri zen, orain dela bi hilabete, hain zuzen ere. Denbora horretan lehenengo 1600 eskariei dagozkien txartel fisikoak etorri zaizkigu udalera eta,jada, horiek beren jabeei banatzen hasiak gara. Izan ere, milatik gora lagunek jaso dute beren txartela eta askok hasi dira hori erabiltzen administrazioarekin hartu-eman ezberdinak eduki eta bideratzeko. Txartel berriarekin egin daitezkeen gauzen artean, besteak beste, ondoko Hajek daude: gidatze baimenean zenbat puntu ditugun ikustea Trafikoko Zuzendaritza orokorrean, medikura joateko zita eta hitzordua erreserbatzea edota bizi.laboralari buruzko datuak kontsultatzea.

Txartelak udaletxe ondoan dagoen ‘Abiapuntu izeneko bulego berrian jaso behar dira. Bulego hori apaizen etxabean dago, Valdespina Markesaren eta Komentukua kaleen artean eta sarrera, azken horretatik du. Bulegoa zabalik dago goizeko 8etatik iluntzero zortzietara jarraian, etenik gabe. Bulego horretan oraindik ere aukera dago txartela eskatzeko eta baita ere, Lobiano Kultur Gunean eta udal Liburutegian. ONA txartelen izapidetzea udalean hilabete honen azken egunera bitartean mantenduko da. Otsailetik aurrera Abiapuntun aldez aurretik eskatutako txartelak banatuko zaizkie beren titularrei, baina ez da berririk egingo. Urtarrilaren 31 baino lehenago eskatzen ez duten herritarrek, herriko KZgunera joan beharko dira, erakunde hori izango baita momentuz txartelak emitituko dituen bakarra.

Txartel-irakurgailuen eskaera zabalak merkatua agortzear jarri du

ONA txartelaren bila etorri direnei USB-dun txartel-irakurgailu bana eman zaie, txartel hori lehenbailehen erabiltzeko aukera izan dezaten. Irakurgailu hori gure udalak oparitzen du teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukera eta erabileratara egokitu nahi dituztenei beren interesa eskertu eta pizteko. Ermuko udalak xede horrekin 3000 irakurgailu erosi dizkio gure Autonomia Erkidegoan dugun erakunde ziurtatzaileari, IZENPEri. ONA txartelak Ermuan ez ezik Euskal Herriko Unibertsitatean ere banatzen ari dira, horregatik ikasle askok txartela eskuratu bezain pronto irakurgailu bat erostera atera dira, unibertsitateak ez baitie tresna hori banatzen bakoitzak hamar euro balio baititu. Dena den, eskaerak merkatua jokoz kanpo harrapatu du ez baitzen espero hain eskari handirik bat-batean. Egoera horri konponbidea emateko, IZENPEk informatikako hornitzaile ezberdinekin berba egin du jakiteko horietako nork lortu zezakeen horrelakorik eta informazio hori bere web-gunean eskaintzen du. Horrela, herritarrek jakin dezakete non eskuratu dezaketen gailu hori.

Erlazionatutako berriak

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo