Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/22

Obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineriaren mantenu eta operazio eskola homologazioaren bidean

Udalaren obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineriaren mantenu eta operazio eskola homologazio ofizialaren bidean dago. Hori horrela, hezkuntza baliabide horretako instalazio, irakasle eta makineria homologatze aldera, Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza saileko langileak Ermura etorri dira. Hain zuzen ere, Itziar Etxeberria teknikaria gure herrian izan da gaur goizean azpiegitura eta baliabide horiek ezagutu eta ikuskatzeko. Etxabarriak mekanikako tailerrak, ikasgelak, erabiltzen den materiala eta Izarra Zentroko instalakuntza eta Artamendiko praktika eremua ezagutu ditu. Bisitaldian eskola honek dituen hamasei makina eta bost ibilgailuren egoera eta horien erabilera zein den ikusi ahal izan du. Eta baita ere horiek erabiltzen irakasteko eta langileak trebatzeko erabiltzen diren simuladore birtualak.

Trebakuntzarako baliabide edo eskola hori homologatzeak bultzada emango dio obra publikoko makineriaren mantenu eta operazio eremuaren kualifikazio profesionalari. Eskola hau gure udalak abian jarritako baliabide bat da, hain zuzen ere ekonomi sustapen, enplegu eta trebakuntza alorraren ekimena izanik.

Itziar Etxebarriak Hector Izagirreren azalpenak jasotzen similadore birtualen gelan. Horiekin batera alorreko zuzendari Rosalia Herrera eta zinegotzi delegatua den José Luis Araujo ere bertan direlarik. Taldeak eskolan konpondu eta errekuperatzen ari diren hondeamakina bat ere ikusteko aukera izan zuten


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo