Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/21

Berdintasunaren aldeko gizonak

Ibon Arrizabalaga, Hernanin Berdintasunaren alde lanean diharduen Gizonezko taldearen ordezkaria, Ermura etorriko zaigu asteazkenean hitzaldia ematera. Hitzaldiari “Berdintasunaren aldeko gizonak’ titulua jarri zaio eta Emakumearen Topgunean egingo da arratsaldeko 7etatik aurrera. Arrizabalagak generoen arteko benetako berdintasunaren alde dauden eta lanean diharduten talde berriei buruz –kasurako Ermuan sortutakoa- hitz egingo digu. Talde horien helburuak, egitekoak …eta nondik-norakoen zehaztasunak emateko.

Arrizabalaga bera, gure herrian urtarrilaren 30etik aurrera egingo den ’Gizonak sexismoaren aurrean’ tituluko tailerraren arduraduna izango da. Tailer horren edukia eta zehaztasunak ere hitzaldi horretan emango zaizkie interesatuei.

 

Emakumearen Kontseilua ere, asteazkenen arratsaldez bilduko da

Ermuko Udal Emakumearen kontseiluak bere aldizkako bilerei berrekingo die aste honetan. Hurrengo bilera, datorren asteazkenean, hilak 23an, egingo da, Emakumeen topalekuko bigarren solairuan.

Batzar hauetan herriko emakumeen talde edo elkarteek hartzen dute parte. Bertan aztertzen dituzten gaien artean, gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeko hala udalak berak nola talde beraiek proposatzen dituzten jarduerekin zerikusia izan ohi dute. Bilerak irekiak dira eta parte hartzera gonbidatuta daude nahi duten emakume guztiek. Parte hartzeari edo bestelako gaiei buruz argibideak jasotzeko, interesdunek sailera bertara zuzendu behar dira.

Interesatuta dauden pertsona guztiak gonbidatzen ditugu. Nahi duenak erregulartasunez agertu daiteke edo noizbehinka, bakoitzaren aukeren arabera. Gaiaren garrantzia dela-eta, pertsona eta talde gehienen parte-hartzea izatea oso garrantzitsua da.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo