Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/21

Hautesle-errolda jendaurrera jarri da

Udal honek gaurtik eta datorren astelehenenera bitartean jendaurrera jarrita izango du indarrean dagoen hautesle-zerrenda. Hautesle-zerrenda hori oinarri gisa hartu eta erabiliko da matxoko hauteskunde orokorretan.

Errolda hori urtarrilaren 21etik 28ra aztergai egongo da, astelehenetik ostiralera. Hori kontsultatzeko herritarrok bi aukera ditugu: Informazio eta Erregistro bulegora joatea (8:30etatik 14:30etara) edo bertara joan beharrik izan gabe, ordutegi horretan 943 17 91 65ra telefonoz deitzea.

Oso garrantzitsua da hautesle erroldaren zerrendan ondo agertzen garela frogatzea, batez ere azken hauteskundeak geroztik etxebizitzaz aldatu, Ermuan erroldatu edo 18 urte bete badaditugu. Zerrendok aztertuz gero bakar-bakarrik zuzendu baititzakegu 2008ko martxoaren 9ko Hauteskundeetan botoa emateko eskubidea oztopatu edo eragotz diezaguketen akatsak.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo