Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/18

Lan-jardunaldi emankorra Saloutik etorritako lan taldearekin

Atzokoan Salou (Tarragona) herriko udalbatzaren eta gurearen artean eginiko lan-jardun eta administrazio arteko esperientziaren trukatzea, oparoa eta oso atsegina izan zen. Kataluniatik bederatzi lagun etorri ziren. Taldearen buru Salvador Pellicé eta Juan Antonio Brull ordezkariek etorri ziren. Lehena erakundeko koordinazio ataleko alkateordea da eta bigarren modernizazio atalekoa, hurrenez hurren. Agintariek alor ezberdinetako hainbat teknikarirekin etorri zitzaizkigun, idazkaritza, kontu-hartzailetza, giza-baliabide, hirigintza eta informatika esparruetakoak. Talde bisitaria, gure herriko ordezkari politiko eta modernizazio, normalizazio eta web-gunekoekin batera bildu zen goizean zehar. Bilerak trinkoa izan zen, goiz guztikoa eta zabala, eduki asko jorratu eta erakutsi nahi zitzaielako.

Aurkezpenak bi zati izan zituen, lehena teorikoagoa, erakundean modernizazioaren erronkari heltzeko jarraitu ditugun estrategien ingurukoa. Bestea, erabat praktikoa, espediente administratiboen normalizazio eta ezarpenari begira bete eta eman ditugun pausoei erreparatzeko. Eta halaber, telematikoki izapidetu ahal izateko web-gunearen bidez eskaintzeko egin den apustu eta ezarpena. Taldeak, azkar batean izan bazen ere, modernizatzeko plan estrategikoaren ildoak ezagutzera. Taldeak, espedienteak kudeatu eta izapidetzeko ‘Abiapuntu’ programa eta izen bera duen bulego birtualaren hasi-masiak zuzenean ezagutu eta ikusi zituen. Kataluniarrek gu bezalaxe hizkuntza propioa dute eta espediente elebidunak kudeatzeko ezarpena egin duen erakundea ezagutu nahi izan dute.

Talde guztia elkarrekin bazkaltzera joan zen, udalerri ondoko jatetxe batera. Arratsalde erdian, kataluniarren taldea aireporturantz atera zen, hegazkina hartu eta berri etxera bueltatzeko.Bisitaldian erakutsitakoaren material zati bat beheko informazio gehiagoren atalean eskaintzen dizuegu.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo