Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/18

-Bremengo musikariak- haur-obraren antzezpena bihar Zineman

“Paraiso antzerkia” talde arabarrak haurrentzako ikuskizuna ekarriko du bihar Ermua Zinemara. Taldeak “Bremengo musikariak” izeneko obra antzeztuko du. Ikuskizuna arratsaldeko bostetan hasiko da. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hasi berri dugun hiruhilekorako programazioaren barne kokatzen da. Berau programatutako zortzi saioetatik lehen izango da. Sarrerak 3 euro balio du.

Antzezlan hau aproposa da 7 urtetik 12ra bitarteko haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat. Grimm anaiek idatzitako ipuin ospetsua abiapuntu hartuz, Paraiso antzerki taldeak bertsio bitxia taxutu du. Honetan testua eta musika istorio baikor eta olerkiaz jositakoa uztartzen dira, ipuina gauzatzeko.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo