Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/18

2008ko Inauteriak badu egitaraua eta kartela

2008ko Inauteriak ate joka ditugula eta, kultura sailak ezagutarazi du kartel lehiaketaren epaimahaiak hartutako erabakia eta irabazlearen izen-abizena. Lana diseinu grafiko eta ordenadorearekin eginikoa da, bertan arrautza apurtu duen txita jaio berri bat ikusten da. Jaio berri izan arren, jada mozorroturik dator. Lanaren titulua, ‘Txita oilarraz mozorrotu arren, beti …. Kartelean kolore nagusia beltza da, horren letrak gorriak direlarik. Kartela Lorea Perosanz Amesti, 31 urteko gaztearena da eta irabazle izateagatik 450 euro eskudirutan jasoko ditu. Lehiaketara guztira 21 lan aurkeztu dira. Horiek beste hemeretzi pertsonek aurkeztu dituzte. Proposamen guztietatik hiru aukeratu ziren eta, orain, epaimahaiak hiru horren artean onena, bere ustez, aukeratu du.

Egitarauari hasiera emango zaio urtarrilaren 31n, ‘Eguen zuri’ egunean

Inauteriei hasiera emango zaie urtarrilaren 31ko ostegunean, ‘Eguen Zuri’ egunean. Arratsalde horretan, tradiziori jarraiki, oilarraren jokoa jokatuko da herriko plazan eta gazteenek, diskoteka izango dute. Ostiralean, Euskal Biruseko kideek ‘Hartza Eguna’ ospatuko dute, kalejira eginez eta kopla zaharrak kantatuz. Larunbatean, egun osoz haurrentzako jolas eta puzgarriak izango dira. ‘Irulitxa’ txarangak arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera kalejira egingo du. Gauean, dantzaldia izango da herriko plazan, ‘Remix’ izeneko taldearekin. Asteartean. Berriz, Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteko kideek kalejira egingo dute goizean goizetik. Arratsaldeko 4etan, haurrentzako diskoteka hasiko da eta, zazpietan, ‘Les Venisseur’ taldeak eskainitako kale ikuskizuna ikusi ahal izango dugu. Egunari amaiera emango zaio, gaueko dantzaldiarekin eta ‘Lisker’ talde eibartarraren musikarekin.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo