Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/18

Gaur gauean -La curva de la felicidad- obra antzeztuko da Zineman

‘Descalzos -Producciones’ konpainiak ‘La curva de la felicidad’ antzezlana dakar gaur Ermura. Obra Eduardo Galán eta Pedro Gomezena da. Antzezlana Ermua Zineman egingo da, bi saioetan, lehen iluntzeko zortzietan eta bigarrena gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Obrak harrera ona izan du ikusleen artean eta bederatzi hilabete jarraian daramatza Madrilgo Lara Antzokian. Izan ere, lana aurkeztu zenetik dagoeneko ehun mila pertsonek ikusi dute. Obra grekerara itzuli dute eta 2006ko udaz geroztik Lisboako (Portugal) Mundial Antzokian ere eskaintzen da. Lana Celso Cletok zuzentzen du eta bertan Pedro Reyes, Antonio Vico, Josu Ormaetxe eta Jesús Cisneros aktore ezagunek hartzen dute parte. Sarrerak 12 euro balio du eta aldez aurretik sailean bertan eskuratu daiteke gaur arratsaldeko ordu 2ak bitartean. Osterantzean, ikuskizuna hasi baino lehen eskuratu ahal izango dira zinemako takilan.

Sinopsia

Berrogei urte bete izanaren krisialdia pasa dutenek, jakin badakite, gizona bikotekideen artean sexu ahulena dela: intsegurua, zalantzatia eta hauskorra. Berak parrandan ibiltzeko ametsa duen arren, bakarrik bizi izateak eta gau zoroak deitu arren, horrenbesterainokoak ez direnetan, etxera bakarrik bueltatzeak beldurra ematen dio. Bere zorakeri horretan, heldutasunak erakargarri egiten duela pentsatzera iristen da eta horren bidez 30 urteko emakumeak eta, oraindik gazteagoak, erakarriko dituenaren ustetan.

‘La curva de la felicidad’ hiri umoreko komedia bat da, bikotea apurtzen denean 40 urtetik gorakoek erakusten dituzten gabezi eta ahuleziak erakusten dituenak. Komedia honetan gizonezko eta emakumezkoen arteko harremanei buruz hitz egiten digu, elkarren arteko komunikazio eta egonkortasuna lortzeko dauden zailtasunak mahai gaineratuz.

Aktoreen laukotea dugun argazkian, antzezpanren momentu batean


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo