Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/16

Herriko ikasleek ikuskizun musikal didaktikoa izango bihar

Bilboko Akordeoien orkestrak ‘Do Re MI Ka’ izeneko ikuskizun musikal didaktikoa ekarriko du bihar Ermua Zinemara. Emanaldia goizeko hamar eta erdietan hasiko da. Ekimena udal Kultura sailak antolatu du eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestu. Ikuskizuna dohainik izango da eta herriko ikastetxeetako ikasle guztientzat da. Muntaia aproposa da musikazale eta ikusle ororentzat oro har, eta bereziki akordeoia guztatzen zaienenentzat. Ikuskizuna orkestraren zuzendariak, Amagoia Loroño bilbotarrak, gidatzen du. Loroño gidoia ere prestatu izan du Jon Paul Laka lankidearekin batera.

Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak, musikari entzutetsuen (Mozart, Rossini, Ketelbey, Loroño, eta abar) adibide musikal apalen bidez, akordeoiaren berezitasunak eta orkestra baten sekretuak erakutsi eta irakasten ditu, modu atsegin eta jolasgarrian.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo