Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/16

Gazteriak izen-emate epea zabaldu du Formigalera joan nahi duten gazteentzat

Udaleko Gazteria zinegotzigoak elurretara joateko bigarren txangoaren izen ematea epea zabalik du. Txango hori Formigalera egingo da, otsailaren 23 eta 24ko asteburuan. Ekimena 18 urtetik 25era bitarteko gazteei zuzentzen zaie. Izen-emateak egiten hasita daude, Lobiano Kultur Gunean. Izen-emateak urtarrilaren 31n itxiko dira, lehenago dauden toki mugatuak betetzen ez badira behintzat. Izen-emateak 50 eurotik 60era bitartean balio du, interesatua ermuarra den ala ez. Izen-ematearen barne daude joan-etorria, Panticosan egun bateko ostatua pentsio erdian eta teleaulkian ibiltzeko paseak.

Izena emateko interesdunek orriak bete, NANaren fotokopia eta kuota ordaindu behar dute. Bidaia izena ematean ordaindu behar da eta, izena eman ondoren atzera egiten duenari ez zaio dirurik itzuliko. Argibide gehiagorako jo, Lobianon kokaturik dagoen Gazteria Informatzeko Zerbitzura. Bertako telefono zenbakia ondokoa da: 943708700. Posta elektronikoz ere idatz diezaieke, ondorengo helbidera: oij-gib@udalermua.net. Bulego horren ordutegia ondokoa da: astelehenetik ostegunera goizez 11etatik ordu 1era eta arratsaldez 4etatik seietara bitartean. Ostiraletan, goizez bakarrik dago zabalik, goizeko 11,30etatik arratsaldeko 3etara bitartean.

Candanchu joandako taldea pozarren bueltatu da

Adin txikiko hogeita bost gaztek parte hartu zuten abenduan Candanchura egindako txangoan. Mendateak zuri zeuden nahi eta elur gehiegirik egon ez zegoen. Taldea primeran ibili eta pozarren bueltatu zen, oso oroitzapen onekin. Horren lekuko, beheko aldean jarri ditugun argazki parea.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo