Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/15

Haurrentzako antzerki saio gehiago programatu ditu kulturak

Udal kultura sailak haurrentzako antzerki egitarau berria prestatu du urteko lehen hiruhilekorako. Ekimenak oso harrera ona lortu du herritarren artean. Egitarau horri ‘Ermuan, antzerkiaz blai’ titulua jarri zaio. Egitarauak zortzi emanaldi aurreikusten ditu, zeintzuk urtarriletik apirilera bitarteko larunbat arratsaldetan gauzatuko diren. Ekimenak zortzi antzezpen eskainiko ditu beste horrenbeste larunbat arratsaldetan. Antzezpenak haur eta gaztetxoentzat pentsatuta daude. Emanaldiak Lobiano kultur Gunean eta Ermua Zineman egingo dira eta egun bakoitzeko saio bakarra egingo delarik. Lehenengo emanaldia datorren larunbatean, urtarrilak 19an eginen da, ‘Paraiso Antzerkiak’, izeneko konpainiak ‘Bremengo musikariak’ aurkeztuko duen egunean. Adin guztietako eta batez ere bost urtetik gorako ikusleei zuzendutako antzezlan hau, zeina Grim anaien fabulan oinarrituta dagoen. Ikuskizuna, arratsaldeko bost eta erdietan egingo da, Lobianon.

Bigarren saioa astebete berenduago egingo da. Urtarrilaren 26ko larunbatean ‘Toni La Sal’ aktoreak ‘Birusak erasoan’, tituluko muntaia ekarriko du. Otsailean beste bi emanaldi egingo dira eta beste horrenbeste martxoa eta apirilean. Horien guztien berri aurrerago emango dugu eta zehetasunak egitarauan ikus daitezke, zeina informazio gehiagoren atalean eskaintzen dugu.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo