Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/15

Salou udaletxeko ordezkari taldea bisitan etorriko zaigu ostegunean

Salou herriko (Katalunia) eta udaletxeko ordezkari taldea Ermura etorri zaizkigu ostegun honetan. Udalbatza hartako zinegotzi eta alor ezberdinetako hainbat teknikarik gurera etorriko zaizkigu udala modernitzeko plan estrategikoaren ildoak ezagutzera. Taldeak , espedienteak kudeatu eta izapidetzeko ‘Abiapuntu’ programa eta izen bera duen bulego birtualaren hasi-masiak zuzenean ezagutu eta ikustera dator. Kataluniarrek gu bezalaxe hizkuntza propioa dute eta espediente elebidunak kudeatzeko ezarpena egin duen erakundea ezagutu nahi izan dute.

Talde bisitariari harrera egin eta azalpenak eman dizkie, idazkaritza eta modernizazio atalaren arduradun Jose Luis Clemente zinegotziak eta udal idazkariak. Bikotea modernizazio, normalizazio eta informatika ataletako teknikariez lagundurik izango dira. Lankide horiek bileran izango dira, herritarrei administrazio elektronikoaren eta web-gunearen bidez, ‘on line’ atenditzeko, dugun erronkari oso esturik lotura daudelako.

‘Abiapuntu’ deritzogu prozedura administratiboa eta bere espedienteak kudeatzeko programari, zeina ‘AUPAC’ izeneko aplikazioan oinarriturik garatu dugun. Lan horretan ‘Gadd-Meana taldea’ izeneko enpresa asturiarraren aholkularitza teknikoaz baliatu garelarik. Enpresa horretako gerentea ere, gurekin izango da etzi.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo