Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/14

Berrehun pertsonatik gora pasa dira Gabon Parkearen irakurketa txokotik

Berrehun pertsonatik gora pasa dira Gabon Parkearen irakurketa txokotik, parkea zabalik egon den egunetan. Horietatik, %85 haur eta gazteak izan dira, gainerako %15 helduak izan direlarik.

Udal liburutegiak bigarren urtez irakurketa txokoa jarri du Gabonetako Haur Parkean. Txokoa gaztelu puzgarrien ondoan egon da jarrita eta bi zonalde berezitu eduki ditu. Horietako zonaldean koloretako ipurdipekoak jarri dira lurrean, txikienak ipuin eta irakurketaz gozatzeko beraien kaxa eta modura. Beste zonaldean besaulkiak eta mahai bat jarri ziren helduentzako, eroso egon zitezen irakurtzen edo gaztetxoak zaintzen.

Haur eta gaztetxoentzako 80 alek osatu dute. Horien artean marrazkidunak, 0 urtetik 12 bitarteko irakurleentzat gomendaturikoak, zulodunak eta abar egon dira. Aleak elebidunak izan dira. Bertan lanean egon den begiraleak aholkuak eman ditu, liburutegiko karnetak izapidetu, materiala banatu eta ipuinak ozenki kontatu dizkie txikienei.

Gaztetxoenentzat prestatutako atalaren argazkia Erabiltzaile  gaztetxo pare bat eta horiek atzekaldean begiralea ikus daitekeelarik


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo