Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/14

Euskal atleta talde bat Ermuan kontzentratuko da datorren larunbatean

Atletismoko euskal Federazioak bere atletentzako kontzentrazioa deitu du hurrengo larunbaterako Ermuan. Kontzentrazio hori monografikoa izango da eta saltoen atalera dedikatuta egongo da. Gonbidatutako atletek eta beren entrenatzaileek Betiondo kirol-gunera bilduko dira egun osoan. Kontzentraziora hogeita lau kirolari daude deituta, altuera-, luzera- eta pertika-jauzietako diziplinatakoak. Jardunaldiari hasiera emango zaio goizeko 10etan, herrian bertan bazkaltzea aurreikusten du eta amaiera, hiru entrenatzaileek emango duten saio teknikoarekin emango zaio amaiera. Entrenatzaile horiek Miguel Velez, Ramon Cid eta Jon Carla Lizeaga dira. 

Kontzentrazioak goizeko eta arratsaldeko ekitaldiak izango ditu 

Ekimena Antonio Cid Iglesias entrenatzaile ermuarrak antolatu du. Egun Antonio jauzi ataleko arduraduna da euskal federazioan. Halaber, Villalobos eta Soto altuera-jauziko saltarien entrenatzailea ere bada.  

Egitaraua 


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo