Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/11

Sahararen aldeko euskal karabana berria

Mendebaldeko Saharar herriarekin elkartasunerako plataformak elikagaiak biltzeko kanpaina deitu du herrian, bildutakoa errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko asmoz. Herriko plataformak datorren urtarrilaren 29ra bitartean oinarrizko elikagaiak bilduko ditu, Zubiaurre kaleko 20 etxabeko lokalean (denboraren bankuak erabiltzen duen berean). Kanpaina hau ‘Mendebaldeko Sahararen aldeko euskal karabana –‘piztu itxaropena’ izeneko ekimenaren barne dago. Ekimenaren xedea bildutakoa Tindufeko (Aljeriaren hego-mendebaldeko lurraldean) errefuxiatuta daudenei bidaltzea da, haiek jasaten ari diren elikagai krisialdi eta eskariari aurre egiteko, azken boladan gabezia urritasuna pairatzen ari baitira. Kanpainaren berri emateko eta herriari dei egiteko, informazio oharra jarri da herriko peora guztietan. Halaber, ekimena herriko ikastetxeen bitartez ere bideratu da, zentroek ere laguntza jasoko dutelarik urtarrilaren 25era arte.

Produktuak: hegaluzea oliotan (latak), azukrea, dilistak, arroza eta konpresak

Horiek horrela, taldeko kide boluntarioek datorren urtarrilaren 29ra bitartean, hegaluzea oliotan (latak), azukrea, dilistak, arroza, eta konpresak jasoko dituzte, aipatutako Zubiaurre kaleko lokalean. Produktuok goiz nahiz arratsaldez entregatu ahal izango dira, taldeak ezarri duen ordutegia ondokoa izanik: arratsaldez 18,00etatik 20,00etara.

Lurralde haietan errefuxiaturik dauden gaztetxo talde baten  argazkia. Basamortuan, Tinduf izeneko lurraldean, altxatutako kanpamenduen irudi panoramikoa.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo