Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2008/01/11
Astelehenetik aurrera udal liburutegiak goizetik gauera bitarteko ordutegi berezia izango du, otsaileko azterketak ate joka baitauzkagu. Zerbitzua zabalik izango da egun osoan zehar goizean goizetik hasi eta goizaldeko ordu batak bitartean, otsaileko azterketak prestatzen eta ikasten jardungo duten ikasle guztientzat.
Ordutegi bereziko kanpaina berri hori indarrean izango da urtarrilaren 14tik otsailaren 22ra bitartean, biak barne. Epe horretan, esan bezala, zerbitzua zabalik egongo da goizeko 9,30etatik gauera bitartean, hain zuzen ere goizaldeko ordu 1ak arte. Ordutegi hori astelehenetik ostiralera mantenduko da.
Aste bukaeretan ohiko ordutegia mantenduko da, hau da, goizez 10etatik ordu 2etara bitartean eta, arratsaldez 5etatik 8etara.