Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/09

Urtarrilak eskutik dakar -Gure Agendaren- ale berria

Urtarrilak eskutik dakar berarekin ‘Gure Agenda’ ekimenaren ale berria. Euskarazko jarduera biltzen dituen ‘Gure Agenda’k ez du kalerik egin urte berria hasi dugun arren. Euskara zerbitzuak hainbat ekintza berri bildu ditu. Laburpen honek orrialde bat hartzen du oraingoan. Horretan jarduera ugari eta oso anitzak biltzen dira, datozen egun eta asteetan zehar gauzatuko direnak. Hilabeteko jardueren artean, besteak beste, haurrentzako ipuin kontalariak, erakusketak, antzerkia, zinea, eta bestelako ikuskizunak daude. Horren guztiaren inguruko xehetasunak, luze eta zabal ‘Gure Agenda’ren ale berrian biltzen dira, zeina guk ondorengo informazio gehiagoren atalaz baliaturik eskaintzen dizuegun.

Betiko legez, agenda udal euskara eta kultura zerbitzuek bultzatzen dute eta, horrek, Euskal Birusa, liburutegia, ikastetxee, Txindurri, Alboka, Antxitxiketan, Alkarbide, taldeen eta Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza erakundeen laguntza jaso du.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo