Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2008/01/09
‘Mudo-Drogot Cinematografo’ taldeak ‘Delirious’ filma proiektatuko du bihar zine-klubekoa saioan. Emanaldia Lobiano Kultur Gunean izango da, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Sarrera librea eta doan da. Urtarrileko saioak komedia independenteari dedikatuko zaizkio. Luzemetraia ipar amerikarra da, zeinak 107 minutuko iraupena duen. Tom DiCillo da zuzendaria. Filmak zilarrezko maskorra eskuratu zuen 2006ko Donostiako Zinemaldian, epaimahaiak esleituriko zuzendari eta gidoi onenari esker. Lana komedia eta dramaren artean dago. Obran parte hartzen duten aktoreek ondokoak dira: Steve Buscemi, Michael Pitt, Alison Lohman, Minnie Driver y Gina Gershon.
Les, sona handirik ez duten pertsonaien argazkilaria da. Egun batean, New Yorkera lan egin eta aktore izateko asmoz joandako Toby izeneko gaztea ezagutu eta laguntzaile gisa kontratatzen du. Tobyk gozatu egiten du Lesen bizitza eroso eta geldiezinarekin, nahiz eta aktore egiteko ametsa mantentzen duen. Tobyk, kasualitatez eta patuaz, pop musika taldeko neska liraina ezagutzeko zortea izaten du. Elkarren arteko harremana aurrera doan bitartean, Tobyk aukera hori aprobetxatzearen eta Les nagusiarekiko duen konpromisoaren artean zer eginik jakin gabe izango da.