Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/08

Aterkien mailegua liburutegian

Udal liburutegiak aterkiak utziko dizkie bazkideei euria denean. Aukera hori izango dute liburutegiko bazkide izan eta aterkia eskatzen dutenek.

Maileguak hogeita lau (24) ordutarako egingo dira eta aterkia eramaten duenak bere bazkide txartela utzi beharko du, bueltatuko duenaren berme gisa. Herriko ‘”Halcon Bidaiak” aterki kopuru bat oparitu dio liburutegiari, horretan erabil ditzan.

Liburutegiko lankideek eskaintzen duten zerbitzuari plus bat erantsi nahi izan diote ekimen honen bidez, eguraldiak laguntzen ez duen egunetarako edo liburutegian egon ondoren irteterakoan euria hasi duela konturatzen diren herritarrei lagunduz.

Herriko 'Halcon Bidaiak' enpresaren bulegoak liburutegiari eman dizkion aterkietako pare bat ikus daitezke argazkian


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo