Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/08

Herritarrak jada, ONA txartelak jasotzen ari dira

Herri-erabilera anitzak dituen ONA osasun txartel elektronikoaren banaketa hasi dugu Ermuan. Udala atzo hasi zen txartelaren lehen unitateak herritarrei banatzen, txartela eskatu zutenek bakoitzari dagozkion gako pertsonalak (PIN eta PUK) dakartzan eskutitza etxean jaso eta gero. Txartelen lehen aleak aurreko astean iritsi baziren ere, banaketari ezin izan genion heldu, aipatu gako pertsonalak zekartzaten eskutitzak ez zirelako herria heltzen. Oztopo horri konponbidea ematen hasi zitzaion atzokoan postariek gakodun eskutitzak etxebizitzetan banatzen hasi eta gero. Hori horrela, eskutitz hori jasotzen dutenek txartelaren bila etor daitezke ‘Abiapuntu’ izeneko bulego berrira. Bulego horrek Komentukoako oinezkoen kaletik du sarrera eta zabalik dago goizeko 8etatik iluntzeko 8etara bitartean, etenik gabe.

Pili Navas lankideak etorri den lehen txarteletako bat herritar bati entregatzen dioen unean

Tresna berria eskuratzeko interesa gora egiten jarraitzen du eta dagoeneko hiru mila eta ehun pertsonek txartel-eskaria bideratu dute. Txartelaren bila etorri direnei USB-dun txartel-irakurgailu bana eman zaie, txartela erabiltzeko aukera izan dezaten. Irakurgailu hori gure udalak oparitzen du teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukera eta erabileratara egokitu nahi dituztenei beren interesa eskertu eta pizteko.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo