Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/07

Haurtzaindegia zabalik ostegunean, herritarrek ezagutu ahal izateko

Herriko haurtzaindegia zabalik izango da datorren ostegunean herritarrek ezagutu ahal izateko. Zerbitzuko arduradunek jarduera prestatu dute oraingo edo etorkizuneko gurasooi instalazioak erakutsi ahal izateko. Bisita ordua arratsaldeko sei eta erdietatik zortzietara bitartean izango da, eguneko jarduna amaitu ostean. Ermuko haurtzaindegia Haurreskolak’ partzuergoaren barne dago eta bere kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren eta udal honen esku dago.

Haurtzaindegiaren ordutegia goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko sei eta erdietara bitartean luzatzen da etenik gabe. Nolanahi ere, barne araudiaren arabera umeak ezin dira egunean zortzi ordu baino gehiago egon. Ermuko haurtzaindegiak 90 umerentzako lekua du. Bertan zazpi gela, jantokia eta beste gela osagarriak daude.

Urtarrila honetan bertan izen-emate epe berri bat zabalduko dute, martxotik aurrera hasi nahi dutenentzat. Hurrengo izen-emate kanpaina maiatzean irekiko da, eta irailean hasi nahi duten guztientzat izango. Argibide gehiagorako, interesdunek Iparragirre kaleko egoitzara joan edo 943 17 64 31 telefonora dei dezakete.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo