Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/01/07

Kirola eta familia-jokoak sustatzeko ikastaroa

Kiroldegiak kirola eta familia-jokoak sustatzeko ikastaroa antolatu du. Proposamenak familia kideen arteko izaera soziala uztartu nahi du kirolarekin eta, horiek hobeto ezagutu daitezela ahalbideratzea. Ekimena Deustuko Unibertsitateko Psikologia Fakultatearekin lankidetzan egin da. Ikastaroari ‘Familia jolasa’ titulua jarri zaio. Ikastaroa hamabi saiotan gauzatuko da, urtarriletik apirilera bitarteko beste horrenbeste astetan zehar. Izen emateak urtarrilaren 16ra bitartean egin ahal izango dira kiroldegian bertan. Kiroldegiko abonatuak diren familiak (kideetako bat gutxienez) 75,80 euro ordainduko dute. Aldiz, kideetatik inor ez bada abonatu, familiak 110,10 euro ordaindu beharko ditu. Jarduera Belen Justek eta Gaizka Ariz teknikariek gidatu eta zuzenduko dituzte. Lehenengoa Jarduera Fisikoko Zientziatan Lizentziatua da eta bigarrena haur psikoterapiako aditua eta psikologian lizentziatua.

Ekimen honen helburuetako bat kirola lehiarekin edo gorputz zoragarri lortzeko ideiarekin apurtzea da. Kirola Kirola familiaren arteko kohesiorako tresna izan daitekeela zabaldu nahi da. Lehenengo esperientzia hau 6 urtetik 10era bitarteko seme-alabak dituzten familientzat egin da, adin horretan lantzen direlako pertsonalitatearen ezaugarriak”. Talde honekin aproba egingo da eta proposamenak harrera ona jasotzen badu, ondoren beste adin multzo batzuetako gazte eta familietara zabaltzea espero da.

Saioak ostiraletan egingo dira, arratsaldeko sei eta erdietatik zortzietara bitartean, kiroldegian bertan. Jolasen bidez gauzatuko da da, talde, lehia, tradizio, jolas eta kirol izaerako jolasen bidez, hain zuzen ere. Horrez gain, hezkuntza eta jolas jarduera gehiago ere proposatuko zaizkie parte hartzaileei uretan, musika erritmoarekin bat, edo psikomotrizitate eta erlaxazioaren bidez egiteko.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo