Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/12/13

Kultura arteko harremanei buruzko tailerra egingo gazteentzat

Udal Immigrazio eta liburutegi zerbitzuek kultura arteko harremanei buruzko tailerra antolatu dute ikastetxeetako gazteentzat . Tailer hori bihar, abenduaren 14an, egingo da eta 12 urtetik 14ra bitarteko adina duten DBHko ikasleentzat pentsatua dago. Tailer horretan immigrazioaren zentzu eta esan nahiaren inguruko hausnarketa egingo da, partaideen pentsamendu eta sentsazioetatik abiatuz. Hori horrela, beste herrialdeetatik dagozkigun pertsona horien aspektu demografiko soila a gainditu nahi da, edozein pertsona testuinguru berri batean ezberdin sentituko garenaren ideian sakonduz.

Tailer horretan ikus-entzunezko materialak erabiliko dira eta baita ere idatzizkoak, azalpen eta adibideak, Armin Grederrek idatzitako “La isla. Una historia cotidiana” liburua oinarritzat harturik landuko baitira. Liburu horrek ezezagunen aurrean izan ohi ditugun beldurren inguruko istorioak kontatzen ditu. Gai hori hizpide harturik, sormena eta eztabaidari bidea egingo zaio, tailerrari amaiera eman aurretik.

Tailerra Atarte taldeko begirale batek emango du. Atartek jada horrelako ekimena martxan jarri du Durango ere bai. Esan bezala, bihar bis aio egingo, Lobianon, herriko ikastetxeekin koordinaturik.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo