Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/11/28

Mikel Arredondok munduari bira ematean bildutako materiala aurkeztuko bihar Lobianon

Mikel Arredondok, Munduari buelta eman dion bizkaitarrak, Ermuan izango da bihar bidaia horren nondik norakoak kontatzeko. Mikelek zer konta ugari du izango du, eta egindako ibilbidearen pasadizoak argazki eta grafikoen bidez emango digu, diaporama batean. Mikelek Bilbo Handitik irten eta Kubara hiru hilabete bizikletaz ibiltzera joan bazen ere, azkenean belaontzia hartu, Itsas Barea zeharkatu eta munduaren bestaldean agertu baitzen. Nork esango zuen bidaia horretan munduari buelta ematen amaituko zuenik. Berak ere ez! Ekitaldi honetan Mikel Arreondok hainbat argazki digital erakusteaz gain, diapositibak ere erakutsiko dizkigu eta ikusleen galderak erantzungo ditu. Ekitaldia Lobianon egingo da, bihar azaroak 29an, ikus-entzunezkoen aretoan, arratsaldeko 19:30etan.

Euskaraz izango den ekitaldi hau udal Euskara sailak antolatu du. Hori amaitzear dugun azaroko ‘Gure Agendan’ txertatzen da eta datorren astelehenean -abenduaren 3an- ospatuko den euskararen nazioarteko egunerako beroketa moduan.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo