Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/11/28

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako kontzentrazio jendetsua

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguneko kontzentrazioak jendetza bildu zuen Orbe Kardinalaren plazan. Aukera Berdintasuneko sailaren buru eta zinegotzi den Natividad Alonsok, udalbatzako beste kideekin eta hainbat gizarte eragileren ordezkariekin batera pankarta bati tutsi zioten. Pankartan ondoko leloa irakur zitekeen: ‘Emakumeak eta gizonak genero biolentziaren kontra. Eraso gehiagorik ez.” Jarraian, Natividad Alonsok eta Andoni Doce sukaldariak Udabaltza osatzen duten alderdi guztiek aho batez y adostutako adierazpen instituzionala irakurri zuten.

Aurtengo edizioa bereziki gazteei dedikatu zaie eta neska-mutikoen harremanetan eta, batez ere, bikotean, eman daitezkeen egoeretan zentratu izan da. Testuinguru horretan zenbait gauza normaltzat jotzen ditugu, normalak ez diren arren, horiek emakumeenganako indarkeriaren jarrerekiko seinale izan baitaitezke. Kanpaina horren leloa , ondoko hau da: Maitasuna ez da mando batez kontrolatu daitekeen jokoa. Txo, kontrolatzen! Horregatik, neskato-mutiko bik hitz egin eta horrelako jarreren aurka daudela agertu zuten ohar bat irakurrita. Bikoteak bere elkartasuna adierazi zien, erasoak edo tratu txarrak jasan dituzten emakume guztiei. Plazako kioskoan ikusgai jarri ziren herriko ikastetxeetako ikasleek landu eta prestatutako muralak. Horiek, egun Lobianon daude eta bertan ikusi ahal izango dira datorren ostiralera bitartean.

Ekitaldia amaitu eta euriari aurre eginez, gizon talde batek ere sofritzen duten emakumeekin eta berdintasunarekin bat egiten dutela adierazi nahi izan zuen, “bizi gaitezen biolentziarik gabe” tituluko manifestua plazaratuz. Manifestuaren hitzak Mikel Losada aktoreak eta Miguel Angel Escudero Gaztela-Leoneko presidenteak irakurri zituzten. Taldeak pertsona oro errespetatu eta ez kolpatzearekiko konpromisoarekin nahikoa ez dela esan zuen. Horien hitzetan, ‘arazoaren aurrean ezer ez egiteak eta isilik geratzeak, konplize egiten gaitu”.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo