Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/11/23

Zirko Ttipia taldeak -Guiriguai- lana ekarriko bihar Zinemara

““Zirko Ttipia” taldeak haurrentzako ikuskizuna ekarriko du bihar Ermua Zinemara. Taldeak “Guiriguai” izeneko emanaldia aurkeztuko du. Ikuskizuna arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da. Ekimena Euskal Birusa taldeak antolatu du eta San Martin Kulturaleko programazioaren barne kokatzen da. Sarrerak 3 euro balio du.

1992an jaio zenetik Zirko Ttipiak helburu tinko eta argia izan du: umore bizia eta hurbila egitea. Horretarako, zirko bat montatu eta haur eta gurasoentzako ikuskizunak prestatu ditu. Urteak igaro ahala bere pailazoek zirkoaren mugak gainditu dituzte eta sudurra beste arloetan sartzen saiatzen dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo