Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/11/16

Haurrentzako musikaldia ikusgai Zineman bihar

“Zenbat gara” taldeak haurrentzako musikaldia eta ikuskizuna ekarriko du bihar Ermua Zinemara. Taldeak “Amama Pantxikeren altxor ezkutua” izeneko obra antzeztuko du. Ikuskizuna arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da. Ekimena Euskal Birusa taldeak antolatu du eta San Martin Kulturaleko programazioaren barne kokatzen da. Sarrerak 3 euro balio du.

Antzezlan musikalaren honen bidez haurren garapenerako baliagarri eta bidezkoagoak izan daitezkeen kontzeptu batzuk aldarrikatu eta bultzatu nahi da: gizakien arteko lagunkidetasuna eta gure nagusiekiko errespetua eta begirunea.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo