Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/11/07

Zerukoa eta Santiago auzoetara lasai asko igotzea posible dugu

Aste honetatik posible dugu Zerukoa eta Santiago auzoetara igotzea arnas estutasunik gabe. Astelehenean auzo horretara igotzen duten eskailera mekanikoen lau zatiak martxan jarri ziren, auzo gainera heltzea modu eroso eta arrazagoan egitea ahalbidetuko digutenak. Obren urbanizazioa amaitu eta makineria puntura jarri izanak, elementu mekaniko berri horiek martxan jartzea ahalbideratu dute. Martxan jartze hori hainbat arazo tartean izan direlako atzeratu behar izan da, udarako funtzionatzen izatea espero baitzen. Herritarrek oro har eta batez ere bertako auzokideek jada azpiegitura berriaz balia daitezke, beren etxeetara modu erosoagoan ailegatzeko. Elementu mekaniko horiek eskaintzen dizkien erraztasunak,seguruenik ahaztaraziko diela orain artean obrengatik jasan dituzten eragozpen guztiak.

Sistema mekaniko berri horiek martxan jartzeak, Udalarentzat oso pozgarria da, azken urteetako proiektu garrantzitsu bati amaiera ematen zaiolako momentuz behintzat. Proiektu horren helburuak auzoen arteko irisgarritasuna eta oztopo arkitektonikoak ezabatzea izan dira. Eskailera mekaniko berriak lau zati dituzte, horietatik bi estaliak dira. Lehenengo zatian ezinezkoa suertatu da hori, lekurik ez zegoelako. Eskailerak aukeratu dira arrapalen kaltetan, altuera eta malda handia zegoelako puntuen artean. Honakoarekin horrelako sistemak gure herrian hiru lekutan jarrita daude, hain zuzen ere Ongarain, Santa Anan eta Zerukoan. Lanak Construcciones Olabarri, S.M. eta Elevadores Schlinder enpresek eratutako aldi baterako elkarteak egin ditu.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo