Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/11/06

“Blogak eta komunikazioa” lantzeko tailerra Emakumeen Topalekuan

Emakumeen Topalekuak “Blogak eta komunikazioa” lantzeko tailerra antolatu du. Tailer hori bihar hasiko da eta datorren urteko otsailean amaituko. Ekimena asteko egun bakar batean –asteazkenetan 6etatik iluntzeko 8etara bitartean- emango da,guztira hogei eskola ordu metatuz. Irakaslea Irene Ormazabal aditua izango da.

Irakasleak partaideei beren blog propioa egiten irakatsiko die, ikuspuntu erraz eta praktiko batetik. Halaber, azpimarratuko die teknologia berriek izugarrizko garrantzia dutela eta , are gehiago, emakumeentzat, horietaz baliatu baitaitezke, besteak beste, gizartean, politikan, ekonomian modu aktiboan parte hartu ahal izateko.

Matrikulak 10 euro balio du. Izena emateko edo argibide gehiagorako interesdunek Emakumeen Topalekura (Izelaieta kaleko 12. eraikinera) jo edo bertako 943171030 telefonora dei dezakete.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo